Gurasoen Gidaliburu hau bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programaren parte da;ikerketan oinarritutako tresna bat da, eta haren helburu nagusia jazarpen-arazoak prebenitu eta murriztea da.Eskola oinarri duen programa bat da KiVa, Finlandiako Turkuko Unibertsitateko aditu-talde batek garatua.Programari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago KiVa-ren webgunean: https://espanaeusk.kivaprogram.net/.
Hainbat lege eta araudiren eskakizuna da eskola-jazarpena prebenitzeko neurriak hartzea, eta ikasleak babesteko hainbat eskola-politika ezarri dira jada.Lege eta araudi horien muina da eskolei exijitzen zaiela jazarpenean esku har dezatela eta jazarpenaren aurkako politikak gara ditzatela.KiVa tresna bat da eskolek lege horietan ezartzen diren jazarpenaren aurkako eskakizunak bete ahal izan ditzaten.
Gidaliburu honen helburua da gurasoei bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako informazioa ematea: gaur egungo ikerketei esker zer dakigun eta etxean eta eskolan zer egin dezakegun azaltzea.Jazarpenaren auziari behar bezala heltzeko, garrantzitsua da etxearen eta eskolaren arteko lankidetza sustatzea. KiVa-k horixe esaten du: egin dezagun elkarrekin!
Puntu nagusiak kapitulu bakoitzaren amaieran laburbildu dira.Horrez gain, 38. orrialdean gidaliburuaren laburpen bat dago, puntu garrantzitsuenak labur jasotzen dituena.
Gidaliburu hau idaztean, gurasoak, ikasleak eta beste aditu batzuk entzun genituen.Gidaliburu honi ekarpenik egindako guzti-guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu.
KiVa-k emaitza onak lor ditzan, ezinbestekoa da etxean aldeko giroa izatea; alegia, gurasoek adieraztea jazarpena ez dutela onartzen eta, beren haurra jazarria bada, gogo betez lagunduko diotela!