Liskarrak eta desadostasunak giza harremanen parte dira, eta pertsonek iritzi desberdinak dituztenean edo gauza desberdinak nahi dituztenean gerta daitezke.Gure asmoak betetzeko ahaleginak egiten ari garenean, beti ez dugu gogoan izaten besteen sentimenduak ere aintzat hartu behar ditugula.Haurren ikasgela bat ez da salbuespena.Haurrek eta nerabeek desadostasunak eta bat ez etortzeak konpontzea ez da txarra berez. Batzuetan desadostasun horiek mindu gaitzaketen arren, emozioak kontrolatzeko eta gatazkak konpontzeko modu baliotsuak erakuts diezazkigukete.Eztabaidak edo desadostasunak ez dira jazarpena, normalean iragankorrak direlako eta azkar pasatzen direlako, eta jomuga ez delako beti haur bat eta bera.
|
Jolasean aritzean, asmoa ez da besteak mindu edo iraintzea. Garrantzitsua da jarduera jakin batean parte-hartzaile guztiek hura jolas moduan ikustea eta onartzea. Alabaina, batzuetan txantxa edo jolas gisa esaten edo egiten direnek norbait mindu edo nahigabetu dezakete, eta kasu horietan egokia litzateke auzia konpontzea eta barkamena eskatzea.Etorkizunean, portaera jakin batzuek bestea mintzen dutela jakinda, bi aldeek horrela ez jokatzen saiatu beharko lukete .Jazarpenean ez bezala, jolasean ari diren pertsonen artean elkar ulertzeko eta errespetuzko giro bat izaten da. Sarritan entzuten dugu: “Jolasean bakarrik ari gara, ez gara serio ari”. Nola jokatu horrelakoetan? Lehenik eta behin, ikusi behar duzu ea jardueran parte hartzen ari diren guztiek uste duten jolasa besterik ez dela.Ziur ez bazaude, haurrekin hitz egin beharko zenuke.Zalantzazko egoeretan, haurrei esan diezaiekezu zer alde dagoen jolasaren eta jazarpenaren artean, eta jolasak guztientzat dibertigarria izan behar lukeela.
|
Jazarpena da ikasle berari behin eta berriz eta nahita min ematea.Horrelakoetan, biktimak zailtasunak izaten ditu erasotzailearen aurrean bere burua defendatzeko. Behin eta berriz esaten dugunean, esan nahi dugu ikasle berak etengabe jasaten dituela besteen ekintza gaizto eta mingarriak.Jazarpenak hainbat ikasturte iraun dezake Lehen Hezkuntzaren hasieratik Bigarren Hezkuntza amaitu bitartean.Nahita egitearekin esan nahi dugu asmoa edo helburua mintzea, kalte egitea eta nahigabea eragitea dela.Batzuetan, norbait nahi gabe mindu dezakegu.Kasu horietan, egoera konpondu beharko litzakete, baina definizioz hori ez da bullying edo jazarpena.Biktimak bere burua defendatzeko zailtasunak dituela esaten dugunean, esan nahi dugu nolabait botere- edo indar-desoreka bat dagoela erasotzailearen eta biktimaren artean.Biktima izan daiteke fisikoki ahula, oso lotsatia, edo ikasgela berri batean egon daiteke eta oraindik ezin izan du jazarpenetik babestuko duen lagunarte bat osatu. Hainbat ikerketaren arabera, Lehen hezkuntzako haurren %10 eta %20 artean eta Bigarren Hezkuntzako haurren %5 eta %10 artean sistematikoki jazarriak izaten dira. Ikasle horietako askok inori ez die jazarpenaren berri ematen.Askotan, isilik egoteko arrazoia jazarpena areagotuko den beldurra izaten da, edo aurreko esperientzia batzuetan norbaiti esan eta lagungarria suertatu ez izana.Denontzat da zaila aitortzea lagunek ez zaituztela onesten.
|
Biktimari ez ezik, biktimaren gertukoei ere –familiari, lagunei eta ezagunei– eragiten die jazarpenak. Behin arazoa ezagutzera eman denean, jarrera hartu eta biktimari hobeto sentiarazten ahaleginduko gara.Bikain!Baina, batzuetan, gerta daiteke gure iruzkinekin egoera okerragotu eta arazo gehiago sortu besterik ez lortzea.Arduragabe esandako hitzek lotsa- eta erru-sentimenduak sorraraz ditzakete.Jazarpenaz hitz egitean, litekeena da honako hauen tankerako iruzkinak entzutea.
Hitzok haserre-tonuz esaten dira sarritan, hitz egiten ari dena gertakariengatik oraindik haserre balego bezala. Jazarpenak benetan ondoriorik izan ez bazuen, zalantza sortzen da benetan jazarpena izan ote zen edo, adibidez, bi pertsonen arteko sesioa, edota desadostasun jakin bat gertatu eta konponbidea eman zitzaion.Horrelako iruzkin bat entzutean, jazarritako haur baten irudipena izan daiteke haren arazoari garrantzia kentzen ari zatzaizkiola.
Zure burua defendatzea probetxugarria da, eta ikas daiteke eta praktikan jarri, baina beste kontu bat da jazarpen-egoera batean horrelakorik ikasi behar duzun. Jazarpena da babesgabe edo egoera ahulagoan dagoen bati min ematea. Horrelako egoera batean nork bere burua defendatzea izugarri zaila da, batzuetan ezinezkoa. Biktimari bere burua defendatzeko esaten zaionean, egoera gobernatzeko ardura bere gain bakarrik jartzen da. Laguntza eskatzeak ez du esan nahi zure burua defendatzeko gauza ez zarenik. Aitzitik, adorea eta norbere buruaren ezagutza erakusten du, zeure baliabideak nahikoa ez diren egoera batean.
Ikerketek diote jazarpenaren epe laburreko eta luzeko ondorioek murriztu egiten dutela biktimen ahalmena egoera zailei aurre egiteko.Jazarpenak biktimaren autoestimua eta besteekin fidatzeko gaitasuna kaltetzen ditu. Beraz, jazarpenak ez du egoerak kontrolatzeko inoren gaitasuna areagotzen, eta inork ez luke jazarpenaren bidez “izaera sendotzeko irakaspenik” jaso behar. Nortasuna eta izaera elkarrenganako konfiantzan eta errespetuan oinarritutako elkarreraginean hazten eta garatzen dira.
Hitz soilak, esaterako eztabaida batean esandakoak, gure oroimenean lausotuz joango dira pixkanaka, baina behin eta berriz eta sistematikoki adierazitako ahozko jazarpenak arrastoa utziko du. Hitzen indar suntsigarriak biktimaren autoestimua eta autokontzeptua behin eta berriz kolpatuko ditu, haren oraingo eta etorkizuneko ongizatea arriskuan jartzeraino.
Jazarpena norbait ahoz, fisikoki edo zeharka mintzeko modu ankerra da.Jazarpenak ez du jolasetik ezer.Benetako jolasaren eta kaltegabeko adarjotzearen asmoa elkarrekin ongi pasatzea da, ez inori min edo kalte egitea.
Funtsezkoa da biktimari laguntzea eta babesa ematea! Aipatu ditugun esaldien modukoak esaten dituztenek ez dute jazarpenaren oinarrizko izaera ulertzen, ez eta biktimari zenbaterainoko kaltea egiten zaion ere. Jazarria izatea bizipen bereziki zaila da bi arrazoirengatik. Lehenengoa, jazarpena ez delako behin edo oso noizean behin gertatzen den zerbait, baizik eta urtea joan eta urtea etorri jarrai dezakeen egoera bat. Bigarrena, jazarpena ez delako ikasgelaren bizitza sozialetik kanpo gertatzen. Biktimarentzat, sarritan bere gelan eta lagunartean duintasuna galtzea dakar.
Ez dira gauza bera jazarpena eta eztabaidatzea eta jolastea, jazarpena egiten delako
Besteek egindako iruzkinek okerrago sentiaraz diezaiokete biktimari, batez ere iruzkinak bihozgabeak badira eta erru- eta lotsa-sentimenduak sorrarazten badituzte.Jazarpena ez da jolas lañoa, ez da mendekua hartuz gainditzen, eta ez du izaera sendotzen. Jazarpena pertsonaren eskubideen urraketa larria da beti, eta haren giza balioa eta duintasuna apalarazten ditu. Jazarria izateak arriskuan jartzen ditu biktimaren ongizatea eta etorkizuneko garapena. |