Jazarpena ez da hutsune sozial batean gertatzen. Normalean, ikasle dezentek badakite zer gertatzen ari den, eta erasotzailearen ekintzen hainbat lekuko daude. Zoritxarrez, horietako askok erasotzaileari laguntzen diote edo hark egindakoekin barre egiten dute, eta, horrenbestez, aditzera ematen dute jazarpena ontzat hartzen dutela. Zorionez, zenbait pertsona biktimaren alde jartzen dira. Hala ere, ikasle gehienek ez dute jazarpen-egoeretan parte hartzen; kanpoan geratzen dira, eta, hori eginda, isilean jazarpena ontzat hartzen dute. Ikerketen arabera, lekukoek edo begira daudenek (ez erasotzaile ez biktima ez direnek) hainbat modutan erreakziona dezakete jazarpenaren aurrean. |
|
|
|
Martin Luther King-en aipu horrek modu eraginkorrean azaltzen du jazarritako haur askoren esperientzia, sinetsita baitaude inori ez zaiola axola gertatzen zaiena edo inor ez dagoela haien alde. Egoera horrek hainbat urte iraun dezake. Jendea zergatik ez da biktimaren alde jartzen? Ezer ez egiteko joera hori arrazoi askorengatik izan daiteke. Arrazoi bat adorerik ez izatea da: norbera jazarria izateko beldurra.Zer egin ez jakiteak ere norbaiti babesa ez ematera eraman gaitzake: ez dakigu zer egin biktimari laguntzeko. KiVa programaren helburua da haurrei ohartzen laguntzea gauza txikiak ere baliagarriak direla honelako mezuak helarazteko: “Zure alboan nago”, “Zuri babesa eman nahi dizut” edo “Benetan uste dut gaizki tratatua izaten ari zarela”. Jazarpenak jarraitu egiten badu, ikasle asko biktima begi txarrez ikusten hasiko dira.Talde batean, ohitura bihur daiteke jazarritako haurra gaizki tratatzea. Kasu horietan, taldeko arauek ezinezkoa egiten dute biktima defendatzea edo harekin harremanik izatea. Bestalde, jazarpenari aurre egiten ez bazaio eta jarraitzen uzten bazaio, ikasleek pentsa lezakete onargarria dela. Gerta liteke ikasleak lotsatuta egotea biktimari egiten ari zaizkionagatik. Lotsa- eta ahalke-sentimenduek jazarpenaren aurka zerbait egiteko gogoa gutxitu dezakete.Pixkanaka, ezer ez egite hori axolagabetasun bihurtuko da eta biktimaren egoera oroimenetik uxatuko da. Ahazten dugunean, akaso hobeto senti gaitezke. Behin jazarpena geure burutik kanpora ateratzen dugunean, hari arreta jartzeari utz diezaiokegu.Hori gertatzen denean, jazarpena eguneroko bizitzaren parte bihurtu da jada ikasgelan eta eskolan, eta ikasle batek ez du esku hartzeko ez arrazoirik ez baliabiderik. KiVa programaren helburua ikasgela osoan eragitea da.Programak kontzientzia hartzeko, esku hartzeko eta ardura hartzeko giro partekatu bat eraikitzen laguntzen du. Xedea ikasleak heztea da jazarpena isilean ontzat hartu edo erasotzaileak animatu beharrean biktima babesten has daitezen, jazarpena ez dutela onartzen erakutsiz. Jazarpena gelditzea posible bihurtzen da ardura partekatuaren sentipena garatzen denean eta taldeko arauak aldatzen direnean. Programak bi helburu horiek lortu nahi ditu. Beste helburu bat da ikasleei jazarpen-egoeretan esku hartzeko tresna zehatzak ematea eta ingurune seguru bat sortzea, biktima defendatzen duen inork jazarria izateko beldurra izan ez dezan.
|
Erasotzailea oso gutxitan jarduten da bakarrik.Normalean laguntzaileak eta animatzaileak izaten ditu. Biktimak ere defendatzaileak izan litzake, baina ikasle gehienek albora egiten dute eta ikusle pasibo bihurtzen dira. Beldurra eta zer egin ez jakiteak ezinezkoa egiten dute biktimaren alde jartzea. Jazarpenaz ahaztu egiten dira, eta eskolako egunen ohiko egoera bihurtzen da. KiVa programak ikerketan oinarritutako ezagutza, tresnak eta konponbideak eskaintzen ditu, irakasleei jazarpenari aurre egiten laguntzeko eta ikasleei biktimaren alde modu seguruan jartzen laguntzeko. |