Gunearen mapa

Gurasoen gida
Informazioa gurasoentzat
KiVa eskola jazarpenari aurre egiten dion eskola da Gurasoen gida bi hitzetan
Bullying edo jazarpenari buruzko oinarrizko informazioa
Zer da bullying edo jazarpena? Jazarpen motak
Jazarpena gela osoari dagokion kontua da Zerk sorrarazten du jazarpena? Nola igarri ikasle bat jazarria izaten ari dela?
Jazarpenaren aurkako neurriak eskolan eta etxean
Ekintzak eskolan Etxean har daitezkeen neurriak
Lotutako ikerketa eta ikasketak

Jazarpen motak

Jazarpen motak

Ahozko jazarpena da ohikoena

Ahozko jazarpena da, besteak beste, norbait iraintzea, probokatzea edo hari iseka egitea, mezu mehatxagarriak bidaltzea eta norbait barregarri uztea.Ahozko irain horiek ez dute arrasto fisikorik uzten, baina mingarriak dira, eta, horregatik, biktimaren autoestimuan eta autokontzeptuan eragiten dute eta biktimak bere burua eta besteak ikusteko moduari erasaten diote. Ikerketen arabera, biktimak hainbat urtez jarraitu lezake autoestimu baxua izaten, eta besteekiko konfiantza betirako gal lezake.

Zeharkako jazarpenak ezkutuko metodoak erabiltzen ditu min emateko

Zeharkako jazarpenak esan nahi du erasotzaileak eta biktimak ez dutela zertan aurrez aurre egon; jazarpena gertatzen ari denean, beti ez daude elkarrekin leku berean. Definizioz, zeharkako jazarpenean manipulazio soziala dago: erasotzailea besteengan eragiten saiatzen da, biktimari ihes egin diezaioten edo hura begi txarrez ikus dezaten.Manipulazioaren beste adierazpide bat izan daiteke biktimari buruz beste ikasleekiko harremana honda dezaketen oinarri gabeko zurrumurruak zabaltzea.Zeharkako jazarpenaren biktima pixkanaka ohartuz joan daiteke ikasgelan bakarrik dagoela eta ez duela lagunik. Txarrenean, gerta daiteke ikasgela osoak biktimari bizkarra ematea.

 

Jazarpen fisikoak salaketa kriminala ekar dezake

Jazarpen fisikoa izan daiteke norbait bultzatzea, jotzea eta ostikatzea. Jazarpen fisikoaren muturreko adierazpideak, hala nola indarkeria bortitza eta abusua, ez dira ohikoak, hedabideetan sarri agertzen diren arren. Indarkeria fisikoa dagoen kasuetan, kontuan hartzekoa da ertzaintzara jotzeko aukera.

Ziberjazarpena jazarpen mota berri bat da

Sarean edo mugikorraz egindako jazarpena nahiko berria da.Jazarpen mota hori teknikoki erraza da: saguarekin klik egin edo botoi gutxi batzuk sakatu besterik ez da behar. Atzemana izateko arriskua txikia denez, baten batek normalean egingo ez lukeen zerbait egiteko tentazioa izan dezake. Batzuetan, ziberjazarpena anonimoa da. Mugikor edo ordenagailu batekin zurrumurruak zabal daitezke, norbait lotsarazteko argazkiak edo informazio pertsonala parteka daitezke edo mezu isekari edo mehatxagarriak bidal daitezke.Sarritan, eskola-jazarpena eskolako ordutegian bakarrik gertatzen da, baina, sarean, erasotzailea nahi duenean hel daiteke biktimarengana. Biktima etxean ere ez dago jada jazarria izatetik salbu.

 

Jazarpena izan daiteke agerikoa edo ezkutukoa.

Ageriko jazarpen motak dira, esaterako, jazarpen fisikoa eta abusu emozionala. Ahozko jazarpena da ohikoena. Hitzek biktimaren autoestimuari eta autokontzeptuari erasaten diete, eta, ondorioz, baita hark bere burua eta besteak ikusteko moduari ere. Zeharkako jazarpena gutxiago nabaritzen den jazarpen mota bat da. Biktimen harreman sozialei kalte egiten die, eta, txarrenean, biktima erabat bakartuta uzten du, gelan lagunik ez duela.Orain arte azaldutako jazarpen motak eskolan bakarrik gertatzen dira, zirberjazarpena izan ezik; azken horren bidez, erasotzailea edonoiz eta edonon hel daiteke biktimarengana.